Kantuan.eus
Euskal kanta eta partituren ataria

Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

Usurbilgo eliza

Abesti honen berri eman
Mota: Euskal Musika
Musika: Urko

Jaitsi ezazu usurbilgo_eliza.mp3 fitxategia
(Menuko Gorde helburua honela... aukerarekin egin).


Usurbilgo elizaren hormak
ze horma sendoak!
beren zulotan txoriek dituzte
habiak egiten
han dira sortzen, han
beren kantuak toteltzen

Gure herriko elizaren dorrea
dena edergailuz apaindua
zer dorreta galanta! (bis)

Edergailu bakoitza
harri bakoitza
zenbat izerdi, odol eta nigar
kosta ote zitzaizkien
Ameriketako inditarrei
E, Etxebeste jauna...?

Usurbilgo elizaren ...

Eta dorre luze hori
Usurbilgo
Eliza Nagusiaren
dorrea da (bis)
han dira sortzen, han
beren kantuak toteltzen