Kantuan.eus
Euskal kanta eta partituren ataria

EUSKAL ABESTIEN BILDUMA

350 abesti herrikoi baino gehiago.
PDF, MIDI, MP3 eta HTML formatuetan.

Webgune hau GAZTESAREAk utzitako lekuan egon da 2010. urtera arte. Ia 1.000.000 bat orri bistaratu ditu 2010ean berrinstalatu genuenetik. Eskerrik asko!

Eskerrik beroenak ere eman nahi GAZTESAREAn lana egin zenuten guztiei.

Eta akatsik aurkitzen baduzu, mesedez jakinaraz iezaguzu ondoko emailera idatziz; eskerrik asko!: xbkantuan@gmail.com.


Kantu Poteo Etxekoia

Etxean igaro behar dugun une hau luzatzen ari da, eta animoa ez daigun jaitsi, ostiralean, hilak 17, Kantatzera animatzen zaituztegu Gabiritik zuzenean. Gabiriko herriari egingo diogun kontzertu-ekarpen txiki hau internetez ere eskainiko degu zuzenen, nahi duen orok bere egin dezan eta une zail hauetan elkarren babesa eta gure barne indarra senti ditzagun.

Joan zaizkigunen eta hemen jarraitzen dugunon omenez; gure artean izan ezin ditugun horien omenez. 20:30ean hasiko gara kantuan, abesti zerrenda irudian duzue... prestatu zuen poteoa, zuen instrumentuak eta kanta dezagun guztiok batera!

Emanaldia lotura honetan jarraitu ahal izango da: https://youtu.be/9ob1M6-a3MQ

Kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko!!

Abestien letrak deskargatu PDF fitxategian.