kantuan.eus / Xabier Barriola
[ Hemen zaude: 
Kantuan > Abestiak > Oi laborari gaxua
 ]
   
Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

9   A   B   C   D   E   F   G   H   I   J   K   L   M   N   Ñ   O   P   Q   R   S   T   U   V   W   X   Y   Z  

Oi laborari gaxua

Mota: Euskal Musika
Musika: Herrikoia

Jaitsi ezazu oi_laborari_gaxua.mid fitxategia
(Menuko Gorde helburua honela... aukerarekin egin).
Doinua entzuteko, Quicktime Plugin -a jaitsi ezazu.

OFIZIALENAK
Etxahun, XIX. mendea

Oi laborari gaxua!
Ihauk jaten duk arthua;
Ogi eta ardu eraikitzen, auherren asetzekua
Halere hañ haie maite, nula artzañak otsua.

Artzaña ba'da beztitzen,
Josler deie gomendatzen
Zaragollen gibel-aldia oihal hobez egin dezen.
Halare higaturen dila aitzinia beno lehen.

Dendarik berant agertzen,
Arratsen goizik ützültzen;
Eta mündiaren jorratzen arte hartan abüsatzen.
Ezpeitie jaten diena hüllantzeko irabazten.

Egün ürüliak oro
Idorrian nahiago.
hanitx lan egertü beharrez, hari oro txori-lepho;
Hallikatzen balin ba'duzu, zehian lau oropilo.

Ehülia hari galtho
Ukhenik ere han franko
Undar harien ebatsi nahiz, oihal'üzten zerratzeko,
Hariak gaxto zütiala fornizaliri erraiteko.

Harri'giliren adreta!
Harek ba-daki zer phentsa
Mürria gaxki egin eta erdiuak lohiz thapa!
Etxia lurtatü denian, harrien gaxtuak falta.

Benüser-maiastüriak
Oi! lan güti egiliak!
Dena gaxki egin eta zurak dü estaküria!
Phasta zela adarrondotsü edo beta bühürria!

Eskalanpu egiliak
Ebasten tu materiak.
Zazpia sos balio dina saltzen beitü hamabia:
Ostatin edan saria eta etxen gosez familia.

Biñer batek bestiari
Estakürü eman nahi.
Zuñi bere kopadüra hobe betzaio üdüri:
Aihen gabe nahi datinak hura beza üsü berri.

Oi taharnari fidela!
Jakile ezpa'liz igela!
Arrañuak jüje har eta hek hintzakie kundena,
Haien etse lejitimua guri saltzen deikiala.

Errijent bat ba'da hiltzen,
Harek eztü prozesik üzten:
Huntarzünak beitütü harek heñ hun batetan ezarten:
Züntzürrin kuntrola eta phantzollin ipotekatzen.

Jaun aphezek edsortatzen
Karitate egin dezen.
Berak aldiz phakatü gabe hitz bat eztie erraiten;
Herriko praubik gosez-eta haien ürhik erdollatzen.

Ilhaginak aberasten:
Arimak hañ untsa galtzen.
Phezian eta khuntietan zer eztie hek ebasten?
Haiekila behar düke Jinkuak aizina ükhen.

Kinkillari suñ hütsak
Borthaz bortha dabiltza.
Haien prenda ordinaria ixkilinb'eta ligeta!
Astin emazter ebatsiak igantian gero jokha!

Oihan-zañak eta guardak
Kuntzentziazko gizunak
Xakolak bazaite farziten, ihesiren tie postak;
Laguner har-eraziren bardin gaizo sinheskorrak!

Sarjanten golde-nabarrak
Dirade gezur okherrak.
Haien egitekuetarik egiten dira «Amerikak»:
Aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak.

Sarjant eta notariak,
Oi! arnes nesesariak!
Haien elhe ülhün gezürrek nahasten gaiza txipiak:
Ezta lagun segürragorik bertan hüsteko etxiak!

eu | es 



© 2005-2017 - Kantuan.eus Software: Zope eta Localizer