Loreak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi dioenik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait
halako gauza triste bat.
Neskatxa gazte paregabea,
Apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxe baino gustu gehiago
nik ezin nezake goza;
zorionean ikusten zaitut,
nere bihotzak hau poza!
Nere betiko pentsamendua,
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia.
Zu bazinake arbola eta
ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe
egingo nuke kabia.