Kantuan.eus
Euskal kanta eta partituren ataria

Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

Jaun baruak

Abesti honen berri eman
Mota: Euskal Musika
Musika: Herrikoia ; Musika: Lertxundi Benito

Jaun baruak aspaldin xederak hedatü zütin, (bis)
txori eijer bat hatzaman dizü Paubeko seroren komentin, (bis)
orai harekin biziren düzü
aspaldian gogun beitzin. (bis)

Xedera balitz halako merkatietan saltzeko, (bis)
Xiberuako aittunen semek eros litzazkie oro, (bis)
halako txori eijertto
zunbaiten hatzamaiteko. (bis)

Igaran apirilaren bürian, armadaren erdian, (bis)
züntüdan bihotzian, armak oro eskian; (bis)
present espiritian,
manka besuen artian. (bis)

Jauna maite banaizü, erraiten düzün bezala. (bis)
kita ezazü, kita ezazü Erregeren zerbütxüa (bis)
eta maita herria,
üken dezadan plazera. (bis)