Ispilu aurrean zalantzak sortzen dira maiz 
Konpaini txakurra, hiena asekaitz zer naiz? 
barne oihartzuna eta erantzuna bati izan nahi niake Harri. 
Sinisten al dugu zeru eta edenean 
Bilaka, pilaka, ari gara bertan zertan? 
Agurrik ez horri matrail biak harri hiena asekaitzaren Irri. 
Lau beso norgehiagoka ur gaineko errotan 
ardatz bererik sortuak baina beti borrokan 
Ni banauk eta hi ez haiz kokotz gora erronkan 
Lehen borobilean geunden baina orain lerrotan. 
Argizai batzutan, baina du damudan harri 
Oparo laguntzan, xauketan urri berri! 
Bedatseko orri bi matrailak irri inoiz izango al gara Herri. 
Brankatik lehorra nork ez ote du begiz jo 
Batzuntzat deus gutxi, besteentzat premizko noizko? 
Batzu bereziki ametsei ausiki baina utopiaz oso Urri. 
Lau beso norgehiagoka ur gaineko errotan 
ardatz bererik sortuak baina beti borrokan 
Ni banauk eta hi ez haiz kokotz gora erronkan 
Lehen borobilean geunden baina orain lerrotan. 
Lurrerantz malkorik ezin da jautsi inola 
Ahozpezko ilargia bihurtuz gondola nola? 
Laguna berrori ez dena irriri bedatzean hostotu den Horri. 
Lau beso norgehiagoka ur gaineko errotan 
ardatz bererik sortuak baina beti borrokan 
Ni banauk eta hi ez haiz kokotz gora erronkan 
Lehen borobilean geunden baina orain lerrotan.