kantuan.eus / Xabier Barriola
[ Hemen zaude: 
Kantuan > Abestiak > Egunsenti hura
 ]
   
Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

9   A   B   C   D   E   F   G   H   I   J   K   L   M   N   Ņ   O   P   Q   R   S   T   U   V   W   X   Y   Z  

Egunsenti hura

Mota: Euskal Musika
Musika: Pantxoa eta Peio

Jaitsi ezazu egunsenti_hura.mid fitxategia
(Menuko Gorde helburua honela... aukerarekin egin).
Doinua entzuteko, Quicktime Plugin -a jaitsi ezazu.

Egunsenti hura,
laster altxa dadila,
lur gainera.

Zango-azpiak larrutuak ta gorputzak ezinduak,
beilariek joko dute Askatasunaren lurra,
itsasoan hondaturik galdutako marinelak,
fortunazko ontzietan sartuko dira kaiera?

Nahigabearen zerga ordaindu duten anaiak,
zorionaren tabernan berak mozkortuko dira!
indar guziz dardarka ematzarraren gorputzak,
lehen aldikoz gozatuko maitasunaren ikara!.

Egunsenti hura....

Gure egun astek kolore galduak jauntzi eta,
biziko urratsek betiko uda ezagutuko
malkoz hazitako gure izaitearen loreak
bere usain gozoa da bazterretan zabalduko.

Laborari ezinduen esku gogor higatuek
ereindako haziaren fruitua berek bilduko,
langileek alkartuta lan tresnetaz jabetuak
lantegien hotsa dute kantu bilakaraziko.

Egunsenti hura...

Gurutzearen bidean landatutako hobiek,
ondokoentzat baitute bide ona urratuko,
etxera itzuli eta desterruan diren haiek,
gure esku alkartuez dugu ikurriņa josiko!

Urrutira entzuten da goiz-ainhararen kantua...
goiz argiko lehen suak gorritzen mendiartera..
itsaso barnetik sortzen ur-oldeen haserrea..
uzkailtzeko zorioan da zapaltzaileen ontzia!

Egunsenti hura,
laster altxa dadila,
lur gainera.

eu | es 



© 2005-2017 - Kantuan.eus Software: Zope eta Localizer