kantuan.eus / Xabier Barriola
[ Hemen zaude:
Kantuan > Abestiak > Egia garesti dala
 ]
   
Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

9   A   B   C   D   E   F   G   H   I   J   K   L   M   N     O   P   Q   R   S   T   U   V   W   X   Y   Z  

Egia garesti dala

Mota: Euskal Musika
Musika: Imanol

Heldu zen udaberria
kantuz hasi henaria
lagunak preso jauzi direla
iritxi zait gaur berria.

Urtu ziraden elurrak
narrotu otso-zakurrak
oraino ere minberaz daude
ene lagunen hezurrak.

Lainoak dire odoldu
gizon prestuak ixildu
behin berriro ere gure Sisifo
maldaz behera amildu.

Kontzientziak urratu
bakea dute saltu
lau horma artean egin dituzte
bizirikan enterratu.

Indarra de la morala
ordena dela kabala
agertu dute gizonarentzat
egia garesti dala.

eu | es 



© 2005-2017 - Kantuan.eus Software: Zope eta Localizer