Belenen sortu zaigu Jainkoa
arratseko gauerdian.
Hotzez dardaraz dago gaisoa,
lasto pixkaren gainean.
Bero ahalez bero dezagun,
apa emanez musuan.
Ainitz maite dut nik bere ama
ni sortu ninduelako.
Baina haurtxo hau maiteago dut,
nigatik jaio delako,
ta gurutzean gero odola
isuriko duelako.
Askatxoan etzanda zaude Zu,
Jaingoikoaren Semea.
Zerua utziaz hartu dezu
gure gizon izatea.
Zure maitasun ordainez
izango naiz ni Zurea.
Ordainez har zazu, Jesus Haurra,
dudan gauzarik onena:
tori bihotza, tori arima,
hau da noski nahi duzuna.
Agur haurra, Zu zera gaurdanik
maite dudan maitena.