kantuan.eus / Xabier Barriola
[ Hemen zaude:
Kantuan > Abestiak > Axuri beltza
 ]
   
Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

9   A   B   C   D   E   F   G   H   I   J   K   L   M   N     O   P   Q   R   S   T   U   V   W   X   Y   Z  

Axuri beltza

Mota: Euskal Musika
Musika: Herrikoia

Axuri beltza ona da, baina
Hobeago da xuria.
Dantzan ikasi nahi duen horrek
Nere oinetara begira.

Zertan ari haiz bakar dantzatzen,
Agertzen gorputz erdia?
Su ilun horrek argitzen badik
ageriko haiz guzia.

Ardo gorria ona da baina
Hobeago da xuria.
Burua xuxen,zangoak arin,
Ez egon uzkur dantzara.

Ogi komuna ona da baina,
Hobeago da xuria.
Dantzan eitekojende gizenak
Anitz trabatuak dira.

eu | es 



© 2005-2017 - Kantuan.eus Software: Zope eta Localizer