Kantuan.eus
Euskal kanta eta partituren ataria

Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

Atharratzeko gazteluko kantua

Abesti honen berri eman
Mota: Euskal Musika
Musika: Lertxundi Benito ; Musika: Herrikoia

Jaitsi ezazu atharratzeko_gazteluko_kantua.mp3 fitxategia
(Menuko Gorde helburua honela... aukerarekin egin).


Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratü
Atharratzeko Jaunak bata dü galdatü;
üken dü arrapostü eztirela huntü,
huntürik direnian batto ükenen dü.

Portaliara juan zite, ahizpa maitia,
ingoiti horra düzü Atharratzeko Jauna,
otoi erran izozü ni eri nizala,
zazpi egün horietan oihan nizala.

Klara, zuaza orai salako leihora,
Ipar ala hegoa denez jakitera,
iparra baldin bada goraintzi Salari,
ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

Ama, juanen gira oro alkarreki,
etxerat jinen zira xangri handireki,
bihotza kargatürik, begiak bustirik,
eta zure alaba tunban ehortzirik.

Ama, saldu nauzü biga bat bezala,
bai eta desterratü, oi Españiala,
aita bizi üken banü, ama, zü bezala
enundüzün ezkündüren Atharratzeko salala.