Kantuan.eus
Aldaketak egiten ari gara. Barkatu eragozpenak
Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

Ametsa

Mota: Haur Kanta
Musika: Urbieta Imanol/Joxean Ormazabal

 

Jaitsi ezazu ametsa.mid fitxategia
(Menuko Gorde helburua honela... aukerarekin egin).

Txoria nintzela, txoria nintzela
sinistu nuen, sinistu
amets polit hura, ametspolit hura
gaur ere nahi nuke sinistu.

Mendi eta zuhaitz ez nuen ez beste etxerik
txiruli txiruli egun guztian kantari
txiruli txiruli, txiruli txiruli, errekatxo guztietan
txiruli txirul, txiruli txiruli egiten nuen igeri.

Txoria nintzela,....

Zuhaitz adarretan gora behera txio txioka
kata gorritxoa adarren adar saltoka
txiruli txiruli, txiruli txiruli, guztiok elkarturikan
txiruli txiruli, txiruli txiruli jostatzen ginen kukuka.

Txoria nintzela,....

Lastoz ta belarrez kabitxo bat egin nahi nuen.
Zazpi harrautzatxo kabian jarri nituen.
txiruli txiruli, txiruli txiruli, txiotxo txio txioka
txiruli txirul, txiruli txiruli txoritxoak jaio ziren

Txoria nintzela,....