kantuan.eus / Xabier Barriola
[ Hemen zaude:
Kantuan > Abestiak > A, a, a, ardo gorri naparra
 ]
   
Abestiak ordena alfabetikoan (bilduma nagusia)

9   A   B   C   D   E   F   G   H   I   J   K   L   M   N     O   P   Q   R   S   T   U   V   W   X   Y   Z  

A, a, a, ardo gorri naparra

Mota: Euskal Musika
Musika: Herrikoia

Jaitsi ezazu aaaardo_gorri_naparra.mid fitxategia
(Menuko Gorde helburua honela... aukerarekin egin).
Doinua entzuteko, Quicktime Plugin -a jaitsi ezazu.

A, a, a: ardo gorri naparra,
eztarriko lakarra,
kentzen hau dek azkarra:
a, a, a: ardo gorri naparra.

E, e, e: ni ardoaren alde,
goiz eta arratsalde,
beti naiz haren alde:
e, e, e: ni ardoaren alde.

I, i, i: ardoak gaitu bizi,
noizik behin ongi busti,
edan gabe ez utzi:
i, i, i: ardoak gaitu busti.

O, o, o: hau biontzako dago,
edan dezagun oro,
zuk orain (e)ta nik gero:
o, o, o: hau biontzako dago.

U, u, u: ardoak gaitu galdu,
gehiegi edan degu,
lurra irago digu:
u, u, u: ardoak gaitu galdu.

eu | es 



© 2005-2017 - Kantuan.eus Software: Zope eta Localizer