kantuan.eus / Xabier Barriola
[ Hemen zaude: 
Kantuan > Albisteak > Artikuluak
 ]
   
Albisteak

GABON DUT ANUNTZIO
Gabon dut anuntzio
Gabon dut anuntzio
—© BT/PZ—
Durangoko azokan kaleratuko den gabon kanta sorta liburu eta CD formatuetan.

"Arantzazuko Gabonetako anaiarte barruko eta etxez etxeko kantaldien giroan sorturiko olerkiak eta ipinitako bertsoak dira. Hogeitabost urteko ibiliaren ondoren gazteturik eta berrituta dator liburua bigarren edizio honetan. Joan Luis Atxegak, lehenik musikatu gabeko beste sei bertso-sortari doinua ipintzeaz gain, musika-moldaketak egin ditu, karaoke antzeko playback-ak osatuz. Hauetako 50 olerki inguru, editatutako partitura inpresoan emanak izateaz gain, doinuaren gain soinua, eta soinuaren gain kantua... Horra liburuko pieza musikatu guztiak abestuta, Pello Zabalaren zuzenditzapean. Horietako batzuk, Arantzazu auzoan azken 30 urteotan ospaturiko - eta bizi izan zen artean Bitoriano Gandiagak berak gidaturiko- Gabon kanta errondako taldearen ahotsetan datoz."

Editore erabiltzailea: xbarriola |  Eguneratua: (2010/12/16 - 09:39) |  Permalink
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

eu | es 



© 2005-2017 - Kantuan.eus Software: Zope eta Localizer