1.- Behin batian Loiolan
erromeria zan,
hantxe ikusi nuen
neskatxa bat plazan;
txoria baino ere
arinago dantzan
huraxe bai polita
han politik bazan.
2.- Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan;
erantzun zidan ezin
atsegin har nezan,
adituko zidala
zer nahi nion esan.
3.- Aurkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan;
kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.
4.- Dama polita zera,
polita guztiz, bai!
baina halare zaude
oraindik ezkongai;
ezkon gaitezen biok,
esan zaidazu, bai!
Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin, jai, jai!